XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Donostia, Gipuzkoako hiriburua behin betirako Foru Erregimenean, Gipuzkoako hiriburua ibiltaria zen.

Horrela, Korregimenduko Epaitegia finkatzen zen tokian, hantxe eratzen zen Diputazioa: Tolosan, Donostian, Azpeitian eta Azkoitian hurrenez hurren.

Haserako epea hiru hilabetekoa zen, geroago sei hilabetekoa eta, XVII. mendearen bukaeran, urtebetekoa.

1746.ean egoitza hiru urte irautera iragan zen, eta 1848. urtean foru-erakundeetan garrantzizko berrikuntzak sartu ziren.

Diputazioaren buruan, Diputatu Orokorra ezartzen zen; bera, herritar eta biztanleen artean, Batzarre Orokorrek hautatua izaten zen.

Diputatu Orokorrak, bere Aldekoak eta herri bereko lehenengo bi kapitularrek Diputazio Arrunta osatzen zuten.

Horiez gain, txanda-herriko hiru Diputatu eta probintziako beste zirkunskripzioetako lau Diputatu zeuden; honakoek, aurrekoekin batera, Diputatu Berezia gauzatzen zuten.

Foru Erregimenean giltzarri bilakatuko den Diputazio Arruntak, Batzarre Orokorren ordezkaria zen, hauek deituak gertatzen ez ziren garaian barna.

Horrez gain, arazo arruntak erabakitzen zituen eta Batzarreak deitzeko adinako garrantzia zuten arazoak izendatzen zituzten.

Sistemaren funtzionamenduan, txanda-herriak protagonismo nabaria bereganatzen du: Diputazioko lau kide bertako biztanleak dira, normalean, bertako nabarmenen artean hautatuak.

Diputazio Berezia, araudiaz, urtean bi aldiz biltzen zen; Batzarre Orokorrak, aldiz, behin bakarrik.